2016/02/08

Ipuin klasikoak

Batzuk egokituak, beste batzuk era arruntean:

Txanogorritxo era arruntean: >>hemen<<







Txokolatezko etxea, marrazkiekin lagunduta: >>hemen<<




Ahatetxo itsusia, egokituta, piktogramekin eta irudiekin: >>hemen<<



Ahatetxo itsusia, egokituta, piktogramekin eta irudiekin (hau beste bat da): >>hemen<<



Sagutxo kaskarina (antzerkia egiteko moduan): >>hemen<<



Zazpi antxumeak (irakasleentzat + ipuina irudiz irudi): >>hemen<<





Makilakixki (Egokituta, piktograma eta irudiekin): >>hemen<<



Iturrietara joateko (web orrietara):

Irati Educación Navarra

EIBZ Educación Navarra

Hezkuntza Premiak

Mintzaira Bloga

Edebé Tic Tac




2016/02/05

Hiztegi-liburuxka eramangarriak












EIBZ (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) orriak eskaintzen dituen hainbat eta hainbat baliabideen artean, gaurkoan hau aukeratu dut: Liburuxkak.

Bertan, betetzeko edo jada beteak datozen hiztegi multzoa aurkituko dugu, beti irudiz lagundua.

Tematika ezberdinetako liburuxkak inprimatzeko eta tolestu ondoren patrikan sartzeko tamainako aukera ematen digu baliabide honek.

Arropa, asteko egunak, baserriko animaliak, buruaren atalak, elikagaiak, familia, fruta, garraiobideak, gorputza, gure gela, hilabeteak, inaiteriak, koloreak, non bizi zara, olentzero, sagu kaskarina, zenbakiak eta zer da? gaiak.

Hau da orriaren itxura.


Urdinez markatu dizuedana liburuxken zerrenda da. Aldiz gorriz borobildutako estekak liburuxkak nola tolestu azalduko digu.

Eta hau da liburuxken itxura



























Orrialdera joateko, klik egin ezazu >>hemen<<

2016/02/03

Irakasleentzat: baliabideak gazteleraz // Para Profesores: recursos en castellano


Web orri honetan hainbat eta hainbat baliabide eskura ditzazkegu. Gazteleraz daude baina oso ondo etorri ahal zaizkigu denak. Lengua Castellana emateko oso aproposa. Gainera beste hainbeste arlo lantzeko ariketak eta IKTak daude.

Orrira joateko klik egin >>hemen<<

Bertan, zerbait zehatza bilatzen bazabiltza, nahikoa da eskubi aldeko "filtroetan" bat aukeratzea eta horrela bilaketa erraztuko digu.


2016/01/29

AEN eta Piktogramak // TEA y Pictogramas

Hainbat baliabide. Web orrira joateko, izenburuan bertan klikatu (logoan ez):



E-mintza  

Autismo Espektro Nahastea dutenentzat zuzendutako komunikazio sistema alternatibo eta handigarria. Piktogramadun taula bat aurkezten du, komunikazio erraz bat ahalbidetzen duten piktograma edo irudi eta erlazionatutako soinuekin. Pertsonalizatzeko erraza. Tablet antzeko ukimen-pantailadun gailu batean erabiltzeko diseinatua; baita ukimen-pantailarik ez duen gailu batean, saguarekin.

ARASAAC

Aragoiko komunikazio alternatibo eta handigarriaren ataria. 

AraWord

ARASAAC piktogramak barne hartzen dituen datu basea, eta testu eta piktogramekin idaztea ahalbidetzen duen programa. Horrela, materialen elaborazioa eta testuen egokitzapena errazten du. 


Azahar Proiektua

Autismoa duten pertsonentzat egokitutako aplikazioak; gailu eramangarrietarako eta mugikorretarako pentsatuak.  


Piktogramen hautaketa eta inprimaketa errazten duen aplikazioa. 


Web orri honetan piktogramak, animaziodun zeinuak, irudiak eta ariketak aurkituko dituzu. 



3D-n oinarritutako piktogramez osatutako baliabidea. 




Hiztegi bisuala. 










Oraindik gehiago nahi al duzu? Klikatu hemen behean:





Nire lehen koadernoa euskaraz

Koaderno honetan, hizkuntz funtzio hauek landuko dira:


  1. Hasierako agurrak eta ohiko esaldiak
  2. Nortasuna eta adina
  3. Jatorria eta bizilekua
  4. Familia
  5. Egoerak: "Zer moduz?"
  6. Gorputz atalak
  7. Animaliak
  8. Eskolako gauzak
  9. Deskribapena: "pertsonak"
  10. Gustuko gauzak
  11. Ikastetxean kokatzen
  12. Zereginak gelan
Oso aproposa da, hiztegia lantzeaz gainera, ariketak eta adibideak azaltzen baitira. Gradualki doa, sinpletik konplexura. 


Eusko Jaurlaritza. Durangoko mintegian (berritzegunean) egindako materiala.

Atzerritarrei nahiz hizkuntza arloan zailtasunak dituztenei zuzenduta.

Klik egin hemen "Nire lehen koadernoa euskaraz" dokumentura joateko

2016/01/28

Zipilagun, irakurmena 2

Irakurmenaren ulermena lantzeko, testutik marrazkira pasatzeko ariketak.



Guztira sei istorio dira. Istorio bakoitzean 9 testutxo daude eta 9 bineta marraztu behar dira beraz.

Istorioak:
 (klik egin eta zuzenean Zipilagun blogetik ateratako dokumentuetara joango zara)

1. Non? Eskolan

2.Nora? Hondartzara

3.Nondik? Hondartzatik

4.Norekin? Lagunekin herriko plazan

5.Nora? Mendira

6.Non? Baserrian

(Egilea: Nekane R.)

Eta zuzenean  Zipilagun blogera joan nahi baduzu, egin klik hemen behean:

Zipilagun

Zipilagun, irakurmena

13 testu labur euskaraz. 8-10 lerroz osatutako testuak dira. Ondoren, 10 ariketa edo galdera egiten dira.







Zuzenean, Zipilagun izeneko blogean eskegitako dokumentura joateko, egin klik azpian:

Klikatu hemen   (Egilea: Nekane R.)


Zipilagun blogera joan nahi baduzu aldiz, egin klik hurrengo estekan:

Zipilagun web orria