2016/01/29

AEN eta Piktogramak // TEA y Pictogramas

Hainbat baliabide. Web orrira joateko, izenburuan bertan klikatu (logoan ez):



E-mintza  

Autismo Espektro Nahastea dutenentzat zuzendutako komunikazio sistema alternatibo eta handigarria. Piktogramadun taula bat aurkezten du, komunikazio erraz bat ahalbidetzen duten piktograma edo irudi eta erlazionatutako soinuekin. Pertsonalizatzeko erraza. Tablet antzeko ukimen-pantailadun gailu batean erabiltzeko diseinatua; baita ukimen-pantailarik ez duen gailu batean, saguarekin.

ARASAAC

Aragoiko komunikazio alternatibo eta handigarriaren ataria. 

AraWord

ARASAAC piktogramak barne hartzen dituen datu basea, eta testu eta piktogramekin idaztea ahalbidetzen duen programa. Horrela, materialen elaborazioa eta testuen egokitzapena errazten du. 


Azahar Proiektua

Autismoa duten pertsonentzat egokitutako aplikazioak; gailu eramangarrietarako eta mugikorretarako pentsatuak.  


Piktogramen hautaketa eta inprimaketa errazten duen aplikazioa. 


Web orri honetan piktogramak, animaziodun zeinuak, irudiak eta ariketak aurkituko dituzu. 



3D-n oinarritutako piktogramez osatutako baliabidea. 




Hiztegi bisuala. 










Oraindik gehiago nahi al duzu? Klikatu hemen behean:





Nire lehen koadernoa euskaraz

Koaderno honetan, hizkuntz funtzio hauek landuko dira:


  1. Hasierako agurrak eta ohiko esaldiak
  2. Nortasuna eta adina
  3. Jatorria eta bizilekua
  4. Familia
  5. Egoerak: "Zer moduz?"
  6. Gorputz atalak
  7. Animaliak
  8. Eskolako gauzak
  9. Deskribapena: "pertsonak"
  10. Gustuko gauzak
  11. Ikastetxean kokatzen
  12. Zereginak gelan
Oso aproposa da, hiztegia lantzeaz gainera, ariketak eta adibideak azaltzen baitira. Gradualki doa, sinpletik konplexura. 


Eusko Jaurlaritza. Durangoko mintegian (berritzegunean) egindako materiala.

Atzerritarrei nahiz hizkuntza arloan zailtasunak dituztenei zuzenduta.

Klik egin hemen "Nire lehen koadernoa euskaraz" dokumentura joateko

2016/01/28

Zipilagun, irakurmena 2

Irakurmenaren ulermena lantzeko, testutik marrazkira pasatzeko ariketak.



Guztira sei istorio dira. Istorio bakoitzean 9 testutxo daude eta 9 bineta marraztu behar dira beraz.

Istorioak:
 (klik egin eta zuzenean Zipilagun blogetik ateratako dokumentuetara joango zara)

1. Non? Eskolan

2.Nora? Hondartzara

3.Nondik? Hondartzatik

4.Norekin? Lagunekin herriko plazan

5.Nora? Mendira

6.Non? Baserrian

(Egilea: Nekane R.)

Eta zuzenean  Zipilagun blogera joan nahi baduzu, egin klik hemen behean:

Zipilagun

Zipilagun, irakurmena

13 testu labur euskaraz. 8-10 lerroz osatutako testuak dira. Ondoren, 10 ariketa edo galdera egiten dira.







Zuzenean, Zipilagun izeneko blogean eskegitako dokumentura joateko, egin klik azpian:

Klikatu hemen   (Egilea: Nekane R.)


Zipilagun blogera joan nahi baduzu aldiz, egin klik hurrengo estekan:

Zipilagun web orria

Childtopia: online eta euskaraz



Ahozko hizkuntzaren ulermena nahiz idatzizko ulermena lantzeko, Childtopia webgunean, euskarazko baliabide gisa ipuin hauek ditugu.

Bertan, ipuinaz gozatzeko bi modalitaterekin aurki gaitezke:


Gainera, bi aukeretan, testua mugimendua duten irudietaz lagunduta doa. 


Azkenik, testua ondo ulertu duen ala ez ebaluatzeko, galdera sorta bat egingo dio programak haurrari. 



Orrialdea:






Lukene

Eusko Jaurlaritzak eskainitako materiala da. Irakurmena eta ulermena lantzeko oso aproposak diren ipuin sorta bat dira.

Sei dira guztira.

Nola ikusi edo inprimatu ditzazket?


1. Klik egin behean erantsitako web orrialdean.

Klikatu hemen web orrira joateko

2.Aukeratu Lukeneren ipuinetako bat eta klik egin.

3.Zure nahia deskargatzea bada, gordetzeko ikurrari klik egin eta aukeratu fitxategia non gorde nahi duzun.